Bukatu da Aristerrazuko erromeria denboraldia

IƱigo Gaiton 2021ko eka. 28a, 15:00

Atzo, igandearekin, eman zitzaion bukaera Aristerrazuko erromeria denboraldiari. Berezia izan zen urteko azken hitzordua, antolatzaileek trikitilari ugari juntatu zituztelako itxiera saiorako. Pandemia hasi zenetik, modu digitalean egin dituzte erromeriak Facebookeko Aristerrazu Zuzenean orriaren bitartez, eta atzo ere halaxe jardun zuten; musika jotzen batzuk, dantzan besteak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide