Ostiralean jarriko dira salgai Amak taldeak Aiako probalekuan emango duen kontzerturako sarrerak

IƱigo Gaiton 2021ko mai. 19a, 18:25

16:30etik aurrera jarriko dira salgai txartelak Aiako kultur etxean eta Musikaze webgunean.

Amak taldeak kontzertua emango du Aiako probalekuan ekainaren 5ean. Antolakuntzak azaldu duenez, ostiral honetan, maiatzak 21, jarriko dituzte emanaldirako sarrerak salgai, 16:30etik 18:45etara bitartean. Pertsonako bi sarrera erosteko aukera izango da gehienez, eta txartelak kultur etxean eta Musikazeren webgunean egongo dira salgai. Antolakuntzak bizkor ibiltzeko deia egin die interesatuei, sarrera kopurua mugatua izango delako osasun neurrien ondorioz.

 

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide