Txikiren bakarrizketa izango da Aian ostiralean

IƱigo Gaiton 2021ko mai. 11a, 11:00

'40 urte eta aldapa behera niek' bakarrizketa egingo du Txikik maiatzaren 14an. Sarrera kopuru mugatua jarri dute salgai, eta kultur etxean daude eskuragai.

Txiki umoregileak bakarrizketa egingo du Aiako Lardizabal eskolan ostiralean, 18:00etatik aurrera. 40 urte eta aldapa behera niek izenburua du emanaldiak, eta antolakuntzak azaldu duenez, izurriaren kontrako neurrien ondorioz sarrerak mugatuak izango dira. Dagoeneko kultur etxean daude eskuragai, eta handik pasa ezin dutenek, 685717281 telefonora deituta ere lortzeko aukera izango dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide