Gutuna: Beste ideiekiko errespetua galtzen ari gara!

Karkara 2021ko mai. 10a, 11:10

Aiako herritar batek ondorengo gutuna helarazi dio KARKARAri.

Maiatzaren 1ean, Aiako frontoiko horman dagoen karteleran maiatzaren 15erako Bizitza taldeak konbokatutako manifestaziorako kartela jarri genuen. Kartelak testu hau zeukan. “OSASUNA ETA ASKATASUNA!! Covid legeekin ez al dira zure eskubideak zapaltzen ari?”

Astearterako, maiatzaren 4rako, kenduta zegoen,  eta bere lekuan Kultur Etxeko egitaraua jarrita.

Ostegunean, goizeko 08:00etan, jarri genuen beste kartel bat eta arratsalderako... desagertuta.

Guk, temati, ostiral iluntzean jarri genuen hirugarren kartela. Eta larunbata goizean... ez zegoen.

Antza denez, pandemiarekin galtzen ari garen gauzen artean, adierazpen eta informazioaren askatasuna eta batez ere BESTE IDEIEKIKO ERRESPETUA galtzen ari gara!  

Aiako herritar bat

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide