Bakarrizketa saioa antolatu du Aian Akelarre Kultur Elkarteak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko mai. 6a, 09:58

Maiatzaren 14an, ostiralean, izango da Jon Martinez Txiki-ren bakarrizketa, 18:00etan hasita, Lardizabal Eskolan.

Jon Martinez Txiki-ren bakarrizketa saioa antolatu du Akelarre Kultur Elkarteak, maiatzaren 14rako. 40 urte eta aldapan behera niek izenburupean saioa eskainiko du Txikik Aiako Lardizabal Eskolan, 18:00etan hasita. Aforo mugatua izango du emanaldiak, eta sarrerak dohainik badira ere, aldez aurretik eskuratu behar dira Aiako Kultur Etxean. Pertsonako bi sarrera hartu daitezke.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide