Bertan behera gelditu da asteburuko Aristerrazu Zuzenean saioa

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Antolatzaileek jakinarazi dute maiatzeko eta ekaineko igande guztietan eskainiko dutela erromeria, denboraldia amaitu bitartean.

Aristerrazu Zuzenean ekimeneko antolatzaileek jakitera eman dute igande honetarako aurreikusita zuten erromeria saioa ezingo dutela emititu. Dena dela, nabarmendu dute maiatzeko eta ekaineko igande guztietan eskainiko dutela erromeria, denboraldia bukatu bitartean, "beti ere indarrean dauden segurtasun neurriek ahalbidetzen duten bitartean. Zaindu zaitezte eta gora erromeriak eta Arizterrazu!", adierazi dute

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide