'Zaldibar Zona Cero' liburuari buruzko solasaldia izango da Aian

Iñigo Gaiton

Zaldibarko hondamendia. Argazkia: Wikipedia.

Ahoztar Zelaieta da liburuaren egileetako bat, eta hura izango da Aiako kultur etxean datorren astelehenean.

Akelarrea Kultur Elkarteak 'Zaldibar Zona Cero' liburuari buruzko solasaldia antolatu du apirilaren 19rako.  Kultur etxean izango da saioa 18:30ean hasita, eta Ahoztar Zelaieta egileak parte hartuko du liburuaren gaineko tertulian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide