Iker Laurobak eta Beste Urtaroak taldeak kontzertua eman dute asteburuan Aian

Karkara

Iker Laurobak eta Beste Urtaroak taldeak kontzertua eman zuten larunbatean Aiako probalekuan. Giro ederra sortu zen saioan eta gogotik gozatu zuten bertan bildu ziren herritarrek. Emanaldia Aiako Udalak antolatu zuen urteko kultur agendaren barruan; maiatzaren 1ean, bestalde, Xabier Solano Maiza eta Kimua Dantza Kolektiboa igoko dira Aiako oholtza gainera. [Argazkiak: Aia Turismoa]

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide