Aiako Udalak erabaki du udal aurrekontuetatik 25.000 euro bideratzea herriko ostalari eta merkatariei laguntzeko, horiek pandemiak eragindako zailtasunei aurre egin diezaieten.
Laguntzak eskatzeko epea zabalik dago, eta apirilaren 30ean amaituko da.
Eskaera ostalariek, merkatariek nahiz ostatu turistikoa dutenek dezakete, eta hemen irakur daitezke bete beharreko baldintzak zein diren, baita emango diren laguntzak zenbatekoak diren ere. OINARRIAK.
Eskaera egiteko bete beharreko inprimakia ere hemen deskarga daiteke. Bi modutara entrega daiteke orria: harrera@aia.eus korreo elektronikora idatzita, edo erregistro elektroniko bidez. ESKAERA ORRIA.