Erromeria denboraldiarekin jarraituz, gaur, igandearekin, beste emanaldia egingo dute Aristerrazuko plaza digitalean. Irma eta Amets trikitilariek joko dituzte gaur dantzarako piezak, etxeetan jendeak dantza egin dezan, 19:00etatik aurrera. Aristerrazu Zuzenean Facebook orrian emango dute saioa.