Pertsona bat larri zauritu da Aian, auto batek txirrindulari bat harrapatu ondoren

Karkara

N-634 errepidean izan da istripua SOS Deiak erakundeak jakinarazi duenez. Larri eraman dute erietxera, Zudugarai gainetik jaisten zauritutako txirrindularia. Autoaren gidariak positibo eman du alkoholemia proban. 

Orain minutu gutxi auto batek txirrindulari bat harrapatu duela jakinarazi du SOS Deiak erakundeak. Istripua Aian N-634 errepidean izan dela esan du, eta istripuaren ondorioz pertsona bat larri zaurituta eraman dutela Donostia Ospitalera. Zaurituaren osasun egoerari buruzko daturik ez dago momentuz.

Errepidean ezbeharren bat gertatuz gero, 112 larrialdi zenbakira deitu behar da ahalik azkarren, eta telefonoaren bestaldekoak egindako galderei erantzun eta haren aholkuei jarraitu laguntza iritsi bitartean.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide