Jone Uria eta Julene Otegik erromeria birtuala eskainiko dute igandean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko mar. 19a, 12:02

Aristerrazu Zuzenean ekimenean parte hartuko dute trikitilari gazteek, eta sare sozialen bidez ikusi ahalko da saioa igandean, 19:00etan hasita.

Aristerrazuko erromeriari bizi-bizirik eutsi diote trikitilariek izurrite garaian, saio birtualen bidez. Igande honetan, esaterako, Jone Uria eta Julene Otegik emango dute saioa Aristerrazu Zuzenean ekimenean parte hartuta, eta emanaldia sare sozialen bidez jarraitu ahalko dute herritarrek, 19:00etatik aurrera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide