Martxoak 8

Borroka feministaren aldeko mezua zabaldu dute Aian

Karkara 2021ko mar. 9a, 09:31

Atzo, Martxoak 8, Aian kontzentrazioa egin zuten hogeita hamar lagun inguruk. Emakumeen Langileen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Aian mugimendu femininista "bizirik eta indarrarekin" dagoela adierazi zuten elkarretaratzean. "Gora borroka feminista, antikapitalista, antiarrazista" leloa irakur zitekeen agerraldian erakutsi zuten kartelak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide