Martxoaren 8an mosaiko erraldoia osatu nahi dute Aiako plazan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko mar. 3a, 14:19

'Euskal Herri feminista, antikapitalista eta antiarrazista' aldarrikatuko dute Martxoaren 8ko mobilizazioan, Aian.

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Aiako emakumeak kalera aterako dira Euskal Herri feminista, antikapitalista eta antiarrazista aldarrikatzera. Hala, datorren astelehenean, 19:00etan elkarretaratzea egingo dute herriko plazan, eta mosaiko erraldoia osatzea da asmoa.Horregatik, herriko emakumeak mobilizazioetan parte hartzera deitu dituzte.

Aiako emakumeek mobilizazioetan parte hartu ahal izan dezaten gizonei eskatu diete familian, elkarbizitzan edo inguru afektiboan zaintza behar dutenez arduratzeko "Horrez gain, gizonek mobilizazioetan parte hartzen badute, betiere laguntzeko jarrerarekin izan dadila", zehaztu dute antolatzaileek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide