Administrazio elektronikora sartzeko eskaera egin dezakete aiarrek

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Eskaera egin daiteke udal bulegoetan zein kultur etxean.

Administrazioan gero eta izapide gehiago egiten dira modu birtualean. Hala, administrazio elektronikoa erabili ahal izateko, herritarrei kodeak behar izaten dituzte eta horiek eskuratu ahal izateko BAKQ sistema jarri dute martxan Aian. Eskaera egin daiteke udal bulegoetan zein kultur etxean, eta, horretarako, honako baldintza hauek bete beharko dituzte herritarrek: 16 urte baino gehiago, sakelako telefono zenbakia, helbide elektronikoa eta NANaren kopia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide