Gonbidatu berezia izan dute aste honetan Naiz irratiko MusikHaria saioan: Malen Gurrutxaga aiarra. Inauteriak direla eta eskolan jai egunak izan dituztela aprobetxatuz, irratian hitz egiteko tartea izan du neska koskorrak, eta ia ordubetez, musikaz hitz egiten jardun du Iker Gurrutxaga kazetariarekin.
Adierazi duenez, etxetik datorkio musikarako afizioa, eta bateria jotzen ikasten ari da dagoeneko. Kontu gehiago ere izan ditu hizpide; besteak beste, Berri Txarrak taldeak Kobetamendin emandako kontzertuan izandako bizipenak ekarri ditu gogora. Horrez gain, ikasgelako lagunekin batera musika taldea osatu duela azaldu du: "Bost edo izango gara musikariak, baina besteek gainerako ardurak hartu dituzte: batzuk teknikariak izango dira, besteak ibilgailuen mekanikariak… eta abar. Willy Fogek munduari bira eman bazion, guk zergatik ez?".
Egin klik hemen Malen Gurrutxagari egindako elkarrizketa entzuteko eta bere kantu kuttunak zein diren ezagutzeko.