Izaroren kontzerturako sarrerak itzultzeko aukera izango da

IƱigo Gaiton 2021ko ots. 15a, 15:43

Otsailaren 20an kontzertua emango du Izarok Aiako probalekuan 19:00etatik aurrera, eta udalak oharra eman du argitara txartelen itzulketaren gainean.

Aiako Udalak adierazi duenez, osasun neurriek ezarritako mugikortasun murrizketak direla eta, kontzertura joan ezin dutenek sarrerak itzultzeko aukera izango dute. Itzulketa gaurtik hasi eta asteazkeneko 23:00ak baino lehenago egin beharko da, turismoa@aia.eus posta elektronikora mezua bidalita.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide