Aiako Udalak bihar ireki du trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga ordaintzeko epea eta, apirilaren 30era arte izango da zabalik. Jakinarazi dutenez, banketxe bitartez ordaintzeko agindua emana dutenek hilaren 9an, ostiralarekin, egingo zaie kargua, eta gainontzekoek apirila amaiera arte izango dute zerga hori ordaintzeko aukera.