Osasun neurriak ez betetzeagatik, hamaika pertsona salatu ditu Ertzaintzak Aian

Mireia Galarza Bastida

23:30ak aldera atzeman zuen taldea "txabola moduko eraikin batean", eta bete beharreko arauak "apurtzen" zituztela ikusita, erabaki zuten salaketa jartzea. 

Pandemiaren ondorioz ezarritako osasun arauak ez betetzeagatik, hamaika pertsonei salaketa jarri zien bart Ertzaintzak Aian.

Ertzaintzak KARKARA.eus-i baieztatu dionez, 23:30ak aldera atzeman zuen taldea "txabola moduko eraikin batean", eta bete beharreko arauak "apurtzen" zituztela ikusita, erabaki zuten salaketa jartzea. 

Hala ere, Aiakoa ez da izan astebukaerako jazoera bakarra. Besteak beste, Segura, Usurbil nahiz Areatzan ere hainbat talde atzeman ditu Ertzaintzak osasun neurriak behar bezela bete gabe.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide