Aiako Udalak 2021eko udal aurrekontua osatzeko bilerak egingo ditu auzotarrekin

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko urt. 17a, 10:46

Urtarrilaren 19tik 26ra bitartean honako auzoetako herritarrekin bilduko da Aiako Udala: Elkano, Urdaneta, Santio Erreka, Andatza, Irutaegi bailara, Etxeta bailara eta Laurgain.

Aiako Udalak 2021eko udal aurrekontua osatzeko auzotarren ekarpenak jaso nahi ditu, eta horretarako bilerak deitu ditu herriko hainbat auzotako herritarrekin. Bilera guztiak arratsaldetan izango dira, eta aiarrak parte hartzera animatu ditu udalak. Dena dela, gogoratu du bileren edukiera mugatua izango dela eta ezinbestekoa dela babes eta segurtasun neurriak betetzea: musukoa erabili beharko da, higienea mantendu eta segurtasun distantzia bermatu.

Honakoa da egutegia:
- Urtarrilak 19, asteartea: Elkano auzoko pilotalekuan, 16:30ean.
- Urtarrilak 19, asteartea: Urdaneta auzoko pilotalekuan, 18:30ean.
- Urtarrilak 21, osteguna: Santio Erreka auzoko pilotalekuan, 16:30ean.
- Urtarrilak 21, osteguna: Andatza auzoko pilotalekuan, 18:30ean.
- Urtarrilak 25, astelehena: Irutaegi  bailarako bilera izango da, 16:30ean, Aiako Kultur Etxean.
- Urtarrilak 25, astelehena: Etxeta bailarako bilera izango da, 18:30ean, Aiako Kultur Etxean.
- Urtarrilak 26, asteartea: Laurgain auzoko bilera izango da,16:30ean, Aiako Kultur Etxean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide