Arruti baserria eta Errota arteko bidea ez erabiltzea gomendatu du Aiako Udalak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Errepide horretan dagoen semaforoa ez dabil, eta martxan jarri bitartean bidea ez erabiltzeko eskatu die udalak herritarrei.

Arruti baserria eta Errota bitarteko bidean jarrita dagoen semaforoa ez dabilenez, bide hori ez erabiltzea gomendatu die Aiako Udalak herritarrei. Azaldu dute, seguruenik, bihar goiz erdira arte egongo da matxuratuta semaforoa, eta gomendioa errespetatzeko eskatu du udalak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide