Bideoa: Aniztasunean Biziz

Aiora LarraƱaga/ Mireia Galarza 2020ko abe. 27a, 10:41

Etorkinen Nazioarteko Eguna izan zen abenduaren 18a, eta horren harira Erlo telebistak haur migratzaileen errealitatea sakonago ezagutzeko dokumentala egin du, Zarauzko Udalaren babesarekin. Zenbakiez harago, haur eta gaztetxo horiek bizi duten prozesua ezagutzea du helburu ikus-entzunezkoak eta, horretarako, Kaoutar El Fatmi aiarraren testigantza jaso zuten, besteak beste.

Askotan esan ohi da haurrak helduak baino errazago egokitzen direla herrialde edota egoera berrira, baina aldi berean, haur horiek badituzte helduek ez dituzten hainbat zailtasun, ez baitute migratzea aukeratu; beren gurasoek ordea, bai.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide