Agortu dira Carloz Nuñezen kontzerturako sarrerak

Mireia Galarza Bastida 2020ko abe. 12a, 16:36

COVID-19 tarteko, sarrerak kontzertua baino lehenago eskuratu behar izan dituzte herritarrek.

Gaur eskainiko du kontzertua Carlos Nuñez galiziarrak Aiako probalekuan, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, amaitu dira sarrera guztiak. COVID-19 tarteko, sarrerak kontzertua baino lehenago eskuratu behar izan dituzte herritarrek, Aiako kultur etxean edo internet bidez.

Nuñezekin batera igoko da oholtzara Itsaso Elizagoien (Etxalar, 1995) musikaria; hemen irakurri daiteke orain dela egun batzuk KARKARA.eus-en musikari gazteari egindako elkarrizketa

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide