Euskaraldia 2020

Esti Markez: "Ez dut uste berdin adieraziko nintzatekenik musika euskaraz egingo ez banu"

Karkara

Abian da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta horrela, 'Hamaika arrazoi' elkarrizketa sortako bideoak argitaratuko ditu Urolako Komunikazio Taldeak datozen egunotan, euskararen eta Euskaraldiaren bueltan. Gaurkoan, Esti Markez abeslari aiarra izan da gonbidatua.

Martxan da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta horrenbestez, egunotan, Hamaika arrazoi elkarrizketa sortako bideoak argitaratuko ditu Urolako Komunikazio Taldeak (UKT). Zehazki, Urola Kostako 11 herritako aurpegi ezagunek euskararen eta Euskaraldiaren inguruko galderak erantzungo dituzte.
 
Zortzigarren bideoa da gaurkoa, eta Esti Markez musikari aiarra da protagonista. Hamaika arrazoi sortako elkarrizketak Urolako komunikazio Taldea osatzen duten tokiko hedabideetan –Baleike, Karkara, Uztarria, Maxixatzen eta Zarauzko Hitza–, UROLA KOSTAKO HITZAren atarian nahiz Erlo Telebistan izango dira ikusgai egunero, 19:00etan hasita.
 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide