Gaueko haize boladek kalteak sortu dituzte Aian, eta argi-indarrik gabe egon dira eguerdira arte. Nekane Arrizabalaga Aiako alkateak jakinarazi duenez, argi-indar hornikuntza enpresako langileek matxura non dagoen atzeman dute goizean, eta beharrezko baliabide guztiak bideratu dituzte bertara. Hala, eguerdirako argi-indarra berrezartzea lortu dute
Bestetik, goizaldean errepidera zuhaitz ugari erori direla eta horrek hainbat bide itxi dituela ere azaldu du Aiako alkateak. "Goizeko lehen orduan abisuak pasa ditugu. Ahal bezain azkar bidea garbitu dute langileek eta dagoeneko martxan da zirkulazioa herriko bide nagusietan", adierazi du. Egunean zehar falta diren lanak amaituko dituzte.