Abuztuaren 22an jokatuko da XIII. Andatzatik Aiara Igoera

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko uzt. 28a, 19:14

Hasiera batean martxoaren 21ean jokatzekoa zen auto igoera, baina osasun larrialdi egoera ezarri zuten erakundeek eta proba atzeratzea beste aukerarik ez zuten izan antolatzaileek.

Oraindik federazioak xehetasunen berri eman ez badu ere, antolatzaileek sare sozialen bidez jakinarazi dute abuztuaren 22an jokatuko dela XIII. Andatzatik Aiara Igoera. Hasiera batean martxoaren 21ean jokatzekoa zen, baina, COVID-19a dela eta, osasun larrialdi egoera ezarri zuten erakundeek, eta proba atzeratzea beste aukerarik ez zuten izan antolatzaileek.

Hala, abuztuaren 22an jokatuko da XIII. Andatzatik Aiara Igoera: 09:00etatik 12:30era, ikuskapen teknikoak egingo dituzte; 13:30ean, errepidea itxiko dute eta,14:30ean, hasiko da txanda ofiziala.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide