Bertan behera utzi dituzte Aiako San Donato eta San Lorentzo jaiak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko uzt. 10a, 13:41

Herriko jaiak ospatuko ez badituzte ere, Aiako Udalaren asmoa da udan Jai Batzordearekin elkarlanean hainbat kultur jarduera antolatzea.

Abuztuaren hasieran ospatzen dituzte San Donato eta San Lorentzo jaiak Aian, baina, aurten bertan behera uztea erabaki dutela jakinarazi du Aiako Udalak. Antza denez,  uztailaren 8an egindako Gobernu Batzordean hartu zuten erabakia EAJ eta EH Bildu udal taldeek, "COVID-19a oraindik gizartean dagoela" kontuan hartuta.

Dena dela, udan, Jai Batzordearekin elkarlanean hainbat kultur jarduera antolatzea da Aiako Udalaren asmoa. Eta, nabarmendu dute horietan guztietan araudiak zehazten dituen babes neurriak aintzat hartuko dituztela. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide