Aiako udaleku irekietan begirale izateko hautagaien puntuazioa argitaratu du Udalak

Karkara 2020ko eka. 24a, 15:53

Hamar begirale kontratatuko ditu Aiako Udalak, uztailean udaleku irekietan lan egiteko.

Aiako Udalak udaleku irekiak antolatu ditu uztailerako, eta begiraleen lan poltsa ireki zuen horretarako. Udalak jakinarazi duenez, udalekuetan izena eman duten haur kopurua kontutan hartuta, hamar begirale kontratatuko ditu, eta deialdian puntu gehien lortu dituzten hamar hautagaiak aukeratuko dituzte begirale izateko.

Hurrengo zerrendan ikusi daiteke hautagai bakoitzak lortu duen puntuazioa. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide