Aurten zeharo desberdina izan da Aristerrazuko erromerien denboraldia. Izan ere, koronabirusa tarteko, antolatzaileek bide berriak aurkitu behar izan dituzte trikitizaleak asetzeko. Beste egitasmo askoren gisan, Aristerrazuko erromeriek ere Internetera egin dute jauzi; Arizterrazu Zuzenean egitasmoa martxan jarri zuten osasun krisialdian. Dena den, online eskaini dituzten saio horiek ere iritsi dira bukaerara.
Igande arratsalderako agurreko saio berezia prestatu dute. Hain zuzen ere, 2019-2020 erromeria denboraldian parte hartu duten trikitilari eta musikari guztiek parte hartuko dute saioan: Saioa Lizarralde eta Maddalen Arzallus; Aritz Erasun eta Aitziber Arruabarrena; Arkaitz, Miren eta Agurtzane; Astiasaran eta Andonegi; Laja eta Narbaiza; Josu Albisu eta Amets Arteaga; Izer eta Alabier; Olarte eta Larrañaga; Josu eta Araitz Etxaniz; Miren eta Roberto Etxebarria; Elizagoien ahizpak; Alaitz Roteta eta Ainara Saizar; Ansorregi eta Larrañaga; Manex Torrealdai eta Kattalin Zubizarreta; Jone Uria eta Julene Otegi; Mirari Azkune eta Aintzane Agirrebeña; Imanol Intxausti; eta Jon Ostolaza eta Andoni Ezkerra.
Saioa streaming bidez eskainiko dute horiek eta beste hainbat musikarik, eta Facebookeko Arizterrazu Zuzenean orrian izango da ikusgai 18:30etik aurrera. Emanaldia hiru bat ordukoa izango dela aurreikusten dute antolatzaileek.