Udaleku irekietako begiraleak kontratatzeko deialdia egin du Aiako Udalak

Karkara 2020ko eka. 8a, 16:30

Aiako Udalak hilabeteko kontratua egingo die begiraleei, uztailaren 1etik 30era bitartekoa, eguneko lau orduko lanaldian.

Aiako Udalak udaleku irekiak antolatuko ditu uztailerako, eta udalekuetan begira lanetan aritzeko deialdia zabaldu du. Bertan izena eman nahi dutenek hurrengo baldintzak bete behar dituzte ezinbestean: alde batetik, 18 urtetik gora izan behar dituzte edo 2020an bete, eta gutxienez 1. mailako euskara hizkuntza eskakizuna izan behar dute.

Bestalde, kontuan hartuko dute homologatutako begirale titulua izatea, hezkuntzarekin zerikusia duen ikasketak izatea, lan esperientzia edo Aiako Udalak sustatutako kirol eta aisialdi jardueretan begirale lanetan aritu izana. Nahi duenak eskuragarri du informazio zehaztua Aiako Udalaren webgunean.

Aukeratuak diren begiraleei adin txikikoekin lan egiteko aurrekari penalik ez dutela frogatzen duen ziurtagiria eska diezaieke udalak.

Aiako Udalak hilabeteko kontratua egingo die begiraleei, uztailaren 1etik 30era bitartekoa, eguneko lau orduko lanaldian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide