Bertan behera utzi dituzte Andatzako San Pedro Jaiak

Karkara 2020ko eka. 8a, 15:24

2019ko San Pedro Jaietako auzotarren arteko herri kirol erronka. Artxiboko argazkia.

COVID-19ak sortutako osasun larrialdi egoera dela eta, Andatzako Auzo Eskola Kultur Elkarteak erabaki du ekainaren amaieran ospatzen diren San Pedro Jaiak eta usakume tiraketa bertan behera uztea. "Pena handiz" hartu dute erabakia antolatzaileek, auzoan giro bikaina izaten delako festetan, baina herritarren osasunari eman diote lehentasuna.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide