Bideoa: 1979ko Pagoeta Eguna

Karkara 2020ko eka. 7a, 12:21

Ekaineko lehen igandea da gaur, eta urtero Pagoeta Eguna ospatzen da giro ederrean. Aurten, ordea, ez da ospatuko COVID-19ak eragindako egoeran hartu beharreko neurriekin ez delako bateragarria. Jai giroa etxeetara ekarri nahian, Joseba Zubiaurre zarauztarrak utzitako ondare grafiko-historiko bat duzue ondorengo bideoa: 1979ko Pagoeta Eguna. Urte horretan, gainera, gaur egun ezagutzen den borda inauguratu zuten.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide