#EtxetikMundura: Txapas eta Marije Zumeta

Karkara

Txapasek eta Marije Zumetak #EtxetikMundura egitasmoan parte hartu dute, etxean grabatutako abesti sortarekin.

Josu Txapartegik Txapas-ek eta Marije Zumetak koronabirusari aurre egiteko abesti sorta eskaini dute beren etxetik. Ez da Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko hedabideetan eskaini den saio bakarra: Yoseba Peña idazleak gomendio batzuk emango ditu Zarauzko Hitzako irakurleentzat, Baleike.eus-ek Josu Waliñoren ipuin kontaketa argitaratu du, Uztarria.eus-ek Deñe Garcia-Bravoren musika saioa eta Maxixatxen.eus-ek Andrea Pozoren eta Jose Mari Unanueren saioa.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko KARKARAk, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide