Kutxabank banketxeak Aiako Udalari jakinarazi dio Kutxabanken Aiako bulegoak bezeroarentzako arreta-zerbitzua itxi duela. Hala, Aiako alkate Nekane Arrizabalagak adierazpen instituzionala zabaldu du herritarren artean, Aiako Udala erabakiarekin ados ez dagoela azalduz. "Orain arte izan dugun zerbitzua berreskuratzea zaila ikusten dugun arren, Aiako Udalak baliabide guztiak jarri ditu martxan egoera honi aurre egiteko".