Hiru aiar Emakumezkoen Gomazko Paleta Irekia Txapelketaren finalerako sailkatu dira

Karkara

Larunbat arratsaldean jokatuko dituzte finalak Mallabian.

Aiako hiru pilotari Emakumezkoen Gomazko Paleta Irekia Txapelketaren finalerako sailkatu dira. Nahia Eizmendik eta Uxue Albenizek osatutako bikoteak 2.mailako finala jokatuko dute Hernani 2 taldearen aurka, finalerdietan Elorriori 30-11 irabazi ostean. Bestalde, Garazi Eizmendik, Anne Maiza bikote duela, 1.mailako finala jokatuko du Suberri 2 taldearen izenean Suberri 1 taldearen aurka. Final erdietan 30-29 irabazi zioten Suberri 3 bikoteari.

Finalak larunbat arratsaldean jokatuko dira Mallabian.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide