Iñaki Olidenen idiak Aiako XXII. Kintopeko Idi Probetan lehiatuko dira gaur gauean

Karkara

22:00etatik aurrera arituko da lehian Oliden Aiako probalekuan.

Lehengo ostiralean jokatu zuten Aiako XXII. Kintopeko Idi Proben lehen jardunaldia, eta gaur izango da bigarrena, gaueko hamarretatik aurrera. Iñaki Olidenen idien txanda izango da, eta Lopategiren (Bilella) eta Bixkiaken (Errezil) pareak izango dituzte aurkari.

Lehiaketarako erabiltzen ari diren harria Aiako probalekuko 1800 kilokoa da, 200 kiloko gainzamarekin. Gipuzkoako Herri Kirol Federakuntzak izango du probak kontrolatzeko ardura.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide