Mikel Markezek "Biribilean" diskoa aurkeztuko du gaur gauean Aiako probalekuan

Karkara 2020ko ots. 29a, 13:18

Esti Markez, Julen Alonso eta Harkaitz Minerrekin  batera igoko da oholtzara,  22:30etatik aurrera.

Aiako Udalak antolatuta, Mikel Markez abeslariak kontzertua emango du Aiako probalekuan gaur gauean, larunbatarekin. Markezek Esti Markez kantaria, Julen Alonso trikitilaria eta Harkaitz Miner biolin-jotzailea izango ditu lagun oholtza gainean, eta kontzertu berezia izango dela uste dute antolatzaileek.

Markezen zuzeneko musikaz gozatu nahi dutenek Aiako Arruti Jatetxean, Aize Berri Kafetegian, Iturriozena tabernan eta Aiako Kultur Etxean eros ditzakete sarrerak. Horrez gain, aldez aurretik agortzen ez badira, probalekuan salgai jarriko dituztela azaldu dute antolatzaileek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide