Mirari, Aintzane eta Lutxurdio trikitilariak arituko dira igandean Aristerrazun

Karkara

18:30etatik 21:30etara izango da erromeria, Aristerrazuko plazan.

Otsailaren 16an, igandearekin, erromeria denboraldiko hurrengo saioa izango da Aristerrazun. Oraingo honetan, Mirari, Aintzane eta Lutxurdio trikitilarien txanda izango da. Musikariek arratsaldeko sei t´erdietan ekingo diote emanaldiari, eta hiru orduz arituko dira dantzarako piezak jotzen. Ohi bezala, Andatzako Erromeri Elkarteak antolatu du saioa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide