Talo tailerra egingo dute otsailaren 16an Iturraran Parketxean

Karkara 2020ko ots. 8a, 16:44

Taloak egin aurretik, izena ematen dutenek mendi buelta egingo dute Agorregiko errotak ikusiz, eta artoak Euskal Herrian izan duen historiaren berri izango dute.

Lehen ikastaroaren  arrakasta ikusita, bigarren aukera bat zabaltzea erabaki dute arduradunek eta, hala, taloak nola egin irakatsiko dute Iturraran Parketxean (Pagoetako Parke Naturalean) hilaren 16an, igandea.

Taloak egin aurretik, parte hartzaileek mendi buelta egingo dute Agorregiko errotak ikusiz, eta artoak Euskal Herrian izan duen historiaren berri izango dute.

Ikastaroan parte hartzeko aurrez izena ematea beharrezkoa da. Helduek sei euroren truke egin dezakete, eta 2 eta 12 urte bitarteko haurrek, berriz, bost euro ordaindu beharko dituzte talo tailerrean parte hartzeko.

Informazio gehiagorako edo erreserba egiteko:

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide