Jauregi Jatetxea alokatzeko lehiaketa publikoa egingo du Aiako Udalak

Karkara 2020ko ots. 4a, 11:30

Interesa dutenek otsailaren 21era bitartean izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera.

Aiako Udalak Gozategi Enparantzaren 9. zenbakian dagoen Jauregi taberna-jatetxea alokatzeko lehiaketa publikoa antolatu du. Interesa dutenek otsailaren 21era bitartean izango dute lehiaketan izena emateko aukera.

Ustiaketa baldintzen inguruko informazio zehatza Aiako udaletxean jaso dezakete herritarrek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide