Laja II.a eta Narbaiza trikitilariak arituko dira Aristerrazun igande honetan

Karkara

Hiru orduko emanaldia izango da oraingoa ere, 18:30etik 21:30era.

Datorren igandean, otsailak 2, asteroko erromeria saioa izango da Aiako Andatza auzoan. Laja II.a eta Narbaiza trikitilariek eskainiko dute aste honetako emanaldia, eta ohiko modura, hiru orduz jardungo dute. 18:30etik 21:30era izango da.

Andatzako Erromeria Elkarteak antolatu du saio hau ere, eta bertaratzeko gonbidapena luzatu diete herritarrei.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide