Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko dute ostiralean Aian

Karkara 2020ko urt. 26a, 17:12

Hilaren 31n izango da, 22:00etan hasita, Aiako Eskolan.

Euskal Herriko Mus Txapelketa abiatu dute. Egunotan Gipuzkoako txapelketarako sailkatzeko kanporaketak jokatzen ari dira herriz herri, eta urtarrilaren 31n, ostiralean, izango da Aian. Dema plazan izango da, eta 22:00etan hasiko da lehia. Bertan nagusitzen diren bikoteak Gipuzkoako kanporaketa jokatuko dute otsailaren 29an Seguran. Lehia horretan txapelak, garaikurrak, asteburuko egonaldiak, otorduak eta abar banatuko dituzte, eta  Euskal Herriko finalera sailkatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Euskal Herriko finala martxoaren 14an izango da, Zigoitian (Araba).

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide