Urtea hastearekin batera, argazki lehiaketarako gaia jakinarazten du Aiako Udalak. Hala, urtarrilaren 1ean argitaratu zuen 2020ko Aiako Argazki Lehiaketako deialdia, eta aurtengoan herriko ohiturak eta tradizioak izango dira gai nagusia.
Parte hartzaile bakoitzak lau argazki aurkeztu ditzake lehiaketara, koloretan edo txuri-beltzean, eta argazkiek 2019an edo 2020an ateratakoak izan beharko dute. Argazkiak irailaren 20a baino lehen aurkeztu beharko dira Aiako Kultur Etxean.
Deialdiaren xehetasunak Aiako Udalaren webgunean daude eskuragarri.