Aiako sagardotegiek txotx denboraldiari hasiera emango diote datozen egunetan

Karkara 2020ko urt. 9a, 09:54

Sagardoa. (www.turismoa/tolosa.eus)

Satxota sagardotegiak urtarrilaren 11n, datorren larunbatean, irekiko du txotx denboraldia, eta Izeta sagardotegiak hilaren 17an, ostiralarekin.

Santio Erreka auzoko Satxota sagardotegia izango da txotx denboraldia irekitzen lehena, urtarrilaren 11n,  datorren larunbatean irekiko baititu sagardo berriz betetako kupelak. 20:00etan hasiko da txotx denboraldiaren irekiera.
 
Bestetik, Urdaneta auzoko Izeta sagardotegian urtarrilaren 17an, ostiralean, irekiko dute txotx sasoia, 20:00etan. Ekitaldian parte hartuko dute Izer eta Alabier trikitilariek eta Angel Mari Peñagarikano eta Amets Arzallus bertsolariek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide