Bide Batez taldeak alaituko du Andatza Auzoa igandean

Karkara

Igandean Bide Batez taldea igoko da Aristerrazuko oholtzara.

 
Andatza Erromeria Elkartetik jakinarazi dute, datorren igandean, urtarrilaren 12an erromeria izango dela Aristerrazun. Bide Batez taldea igoko da oholtza gainera, 18:30etik 21:30era, bertaratzen diren erromeria zaleak dantzan jartzeko prest.
 
Eskusoinu txikiaren eta panderoaren doinua atsegin dute herritarrak saiora gonbidatu dituzte antolatzaileek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide