Tor Magoa eta Bizar Zuri bisitan izango dira arratsaldean Aian

Karkara

Arratsaldeko 17:30ean hasiko da Tor Magoaren ikuskizuna, eta jarraian, Bizar Zuri iritsiko da herrira gutunak jasotzera.

Gaur arratsaldean Tor Magoak Amarru ikuskizuna eskainiko du 17:30ean, eta 19:00etan Bizar Zuri iritsiko da herrira, haurren gutunak jasotzera.

Bestalde, igandean, 16:00etarako zinema emanaldia antolatu dute, eta ondoren, Errege Magoen desfilea izango da herrigunean barrena. 19:00etan iritsiko dira Errege Magoak Aiara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide