Gabonetako oporraldiari amaiera emateko egitarau oparoa antolatu dute Aian, astebururako. Alde batetik, ostiral arratsaldean zinema emanaldiak izango dira kultur etxean; lehena 16:00etan hasiko da, eta bigarrena 18:00etan. Larunbatean, Tor Magoak Amarru ikuskizuna eskainiko du 17:30ean, eta 19:00etan Bizar Zuri iritsiko da herrira, haurren gutunak jasotzera.
Bestalde, igandean, 16:00etarako zinema emanaldia antolatu dute, eta ondoren, Errege Magoen desfilea izango da herrigunean barrena. 19:00etan iritsiko dira Errege Magoak Aiara.