Kupela taldeak azken kontzertua eskaini du Aristerrazun

Karkara 2019ko abe. 31a, 14:00

Jendetza bildu du Kupela Taldeak ibilbideko azken kontzertuan. Angel Larrañagak kantatutako hiru bertsoekin eman diote amaiera urte luzeko bideari.

Kupela taldeak azken kontzertua eskaini zuen atzo arratsaldean Aiako Andatza Auzoan. Aristerrazu barrutik eta kanpotik bete zituen Kupelak, arratsaldeko 18:30ean hasi eta gaueko 22:00ak arte iraun zuen kontzertuarekin. Antolatzaileen esanetan, oso gustura egon ziren ikusleak.

Amaieran, Angel Larrañagak hiru bertso kantatu zituen, entzule, dantzari eta urteetan ondoan izan dituen taldekideei eskaini eta zorionduz agurtu zen oholtza gainean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide