Izer eta Alabierrek emango diete hasiera urte berriko trikiti saioei

Karkara 2019ko abe. 30a, 17:30

Soinu txiki eta pandero hotsek hartuko dute Andatza Auzoa hilaren 6an 18:30etik 21:30era.

Urteari hasiera emateko Izer eta Alabier trikitilariek Aiako Andatza Auzoa alaituko dute, urtarrilaren 6an, astelehenarekin. 

Andatzako Erromeri Elkarteko kideek zale guztiak gonbidatu dituzte Aristerrazura, arratsaldeko 18:30ean hasi eta 21:30ean amaituko den Erromerira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide