PAPEREKOA

Aiako eskola zaharraren erabilera

Erik Pereira 2019ko abe. 27a, 13:00

Erik Pereirak ondorengo iritzi artikulua idatzi zuen KARKARAren 412. zenbakirako, 'Ikasleak idazle' atalean.

Aian dagoen eskola zahar txikiak ez du ia erabilerarik. Udan, udalekuetako materiala gordetzeko erabiltzen da eta, nire ustez, uda ez denerako erabilera bat eman behar zaio etxe horri. 

Uste dut egokia litzatekeela eraikuntza hau, adibidez, musika eskola bezala erabiltzea. Orain musika eskola lehengo eskola zaharrean dago, baina sukaldea zegoen tokian egiten da, eta nire iritziz, leku txikia geratzen da.

Horregatik, musika eskola, eskola zahar txikian egitea egokia izango litzakeela pentsatzen dut. Ikasteaz gain, adibidez, pianoa etxean ez daukanak entseatu ahal izateko tokia edo gitarrak, panderoak eta trikitiak gordetzeko leku bat gehitzea ere ondo egongo litzatekeela uste dut. Entseguetarako ordutegi bat edo zerrenda bat jarriko balitz, orden jakin batean joango litzateke jendea. Beraz, uste dut arau egoki batzuk hauek izan daitezkeela: ordutegia jartzea eta ordutegi horretatik kanpo aukerarik ez egotea sartu eta entseatzeko; arduradun bat jartzea giltzak berak eduki eta musika eskola ireki eta itxi egiteko.

Kontrol bat eramanez, herritarrentzat erabilgarria izan daitekeen eraikuntza bihurtuko genuke denon artean, Aiako eskola zaharra.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide